eusk  | cast | fran | engl
Saila:
Liburu elektronikoak
elkar aldizkaria: kultura eta aisialdirako artikulu eta gomendioak

elkar fundazioa
ebooks
Txemak galdu egin du bere betiko neska-laguna, Eider, auto-istripu batean. Hura ahaztu nahi eta ezinik dabilela, Eiderrek aurreko urtean Irlandara egindako bidaiaren egunkari bat topatuko du Txemak, klabe sekretuz babesturiko disketean. Eiderren arimarekin bat egiteko eta ondoren betiko ahazteko asmoz, bidaia hori bera berregitea pentsatu du Txemak, eta Irlanda mitiko horren bila abiatzen da, disketea poltsikoan, zer topatuko duen jakin gabe. Oso erromantikoa da abiapuntua, baina kontuz, ezer ez baita lehen begiratuan dirudiena. Ustekabe ugari ditu Txemak zain, eta irakurleak irribarrez deskubrituko ditu bideko sorpresa horiek guztiak. Izan ere, itxura sinple eta sentimental baten azpian ezkutatu du Gabiriak bere gaiztakeria: hain da kokoloa Txema hori, hain da naif-a Eiderren egunkaria; maila desberdineko irakurketak uzten dizkigu egileak: berehalakoa, zuzen-zuzen eta erraza, edo sujerentziaren bidez erdi estalian doana bestela, sinbolismoz beteriko ipuin ederrak barne. Gazte batzuen abenturen nobela duzu esku artean, gazte batek idatzia; maitasunari buruzko eleberria ere bai, mezu ironiko bezain anbiguoa duena; Irlandan zehar egindako bidaiaren kronika ere aurkituko duzu, turistarentzako amu guztiak bertan dituela: bai Connemarako ikuspegi miresgarriak, bai IRA bera; labur esanda, idazlan fresko, arin, atsegin eta mamitsua, egile ausart baten lehen fruitu heldua.

Izenburua: Connemara gure bihotzetan
Egilea: Gabiria Lara, Julen
Salneurria: 13.80 €
Argitaletxea: Elkar

 
 
Elkar Aretoa
elkar txartela eskatu eta erosketetan deskontuak lortu
elkar txartela
elkar@elkar.com Thawte ziurtagiria    Tel: +34 902 115210   
Diseinua: Botika & elkar